Zirkuitua
SARRERA
Ikastetxeetako interbentzioak urtarrila eta ekain bitartean garatzen dira. Arrasateko ikastetxe guztiek hartzen dute parte; Arizmendi ikastolako hiru guneek (Gazteluondo, Arimazubi eta Santa Teresa) eta Arrasate Herri Eskolak. Gure lanean Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloan landuko dugu zirkuitua., maila bakoitzak 2 orduko saioak izango dituelarik.
POPULAZIOA
Gure populazioa kasu honetan, Arrasateko Lehen hezkuntzako 4. mailatik 6 mailara arteko ikasle guztiek osatzen dute, hau da, gure herriko 9 eta 12 urte bitarteko populazio osoa. Populazio zabal horrek berezitasun propioak ditu; hori dela eta, gure interbentzio guztiek populazioetan oinarrituko dira, euren lana egin ahal izateko.
HELBURUAK
Arrisku handia aurkezten duten jokamolde ezegokiak mugatzea, jokabide zuzenak
eta seguruak definitzea eta arriskua txikituko luketen portaera zuzenen
deskribapena litzateke helburuen funtzio nagusia. Planteamendu honetatik
abiatuta eta gure azken helburua GURE EGUNEROKOTASUNEAN TRAFIKOAREKIN
DITUGUN HARREMANETAN ARRISKUA SAIHESTEKO, PERTSONEI ELEMENTU KOGNITIBO, AFEKTIBO
ETA KONDUKTUALAK EMATEA, BIZITZAREN ETAPA BAKOITZAREN BEREZITASUNAK KONTUAN
HARTUZ. Interbentzio honekin beste helburu batzuk ere landuko ditugu.
- Gazteek duten jarrera aldatzea, haien jarrera ero eta buruarina jarrera arduratsu eta zibilizatu bilakatzeko.
- Arauen eta seinaleen esanahia sendotzea.
- Arauen eta seinaleen arabera jokatzea, gidari zein oinezko moduan.
- Bide jardueretan ardura zentzua garatzea.
- Jarrera prebentiboa izateko, norberaren inguruneko espazioa eta elementuak identifikatzea.
- Sozializazio lana bultzatzea.
- Arriskuaren kontzeptua garatzea.
- Arriskuei aurre egiteko estrategiak garatzea.
- Gizabidezko jarrerako ohiturak garatzea.
- Bide publikoan jokaera seguruak garatzeko, ikasleei jarraibideak ematea.
- Gizartearen ikuspegitik egokiak diren joerak izatea.
- Arriskua dakarten mugikortasunaren elementuak hautematea eta norbere hautemate gaitasuna baloratzea.
- Desplazamendu seguruei buruz hausnartzea.
- Gure jokabide seguruei eta arriskutsuei buruz hausnartzea.