Kurtzetxikiko bi ibilbideak ezagutzeko bideoa

2015/03/27
Card image cap
Ospitale atzetik irten eta Kurtzetxikira ordu eta laurdenean joan daiteke oinez 6,5 kilometroko ibilbidea eginez gero. Bestea luzeagoa da, 11 kilometrotakoa

Joan zen asteazkenean jendaurreko aurkezpena egin zuten Kulturaten, Kurtzetxikira igotzeko bi ibilbideok azaltzeko. Horrez gain, zenbait elkarrizketa ere eskaini dituzte ahalik eta herritar gehienei ezagutarazteko Arrasateko mendiaz gozatzeko erraztasunak jarri dituztela guztion  eskura.

Hemen duzuen bideo honetan duzu aukera Kurtzetxikiko bi ibilbideak ezagutzeko aukera. Arrasateko Udalak, Besaide Mendizale Elkartearekin batera prestatu ditu. Ibilbideetako batek 6,5 kilometro ditu eta bestea luzeagoa da, 11 kilometrotakoa. Udaleko Ingurumen zinegotzi Josu Peredak eta Besaideko Aitor Zubiagak eman dituzte xehetasunak bideoan.