‘Diruzain’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua

2021/02/26
Card image cap
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, ‘diruzain’ lanpostuaren plaza bitarteko funtzionario izaeraz betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, baldintza hauek bete behar dira:

  • Titulazioa: Lizentziatura edo gradua edukitzea.
  • Euskararen ezagutza: 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea.

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute otsailaren 26tik martxoaren 11 arte (biak barne) BAZen edo udal webgunean.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke, udalaren webguneko Lan Eskaintzen atalean.