Hondakinak: Abenduaren 15ean beste bi hitzaldi emango ditugu Kulturaten

04/12/2014
Card image cap
Atzoko hitzaldietan ere zenbait herritar kanpoan geratu behar izan zirela ikusirik, abenduaren 15ean beste hitzaldi erronda bat egingo dugu

Hondakinen inguruko informazio kanpainak aurrera darrai, eta atzo (abenduak 3) herritar asko kanpoan geratu ziren Kulturate jendez lepo bete zelako bai euskarazko, bai gaztelerazko hitzaldietarako. 400 pertsona inguru izan ziren guztira.

Hori ikusirik, eta inor ez dadin geratu hitzaldiotan ematen den informazioa jaso barik, Hondakinen mahaiak beste bi hitzaldi antolatu ditu abenduaren 15erako. Euskarazkoa 18:00etan izango da eta gaztelerazkoa 19:30etan. Biak Kulturateko Areto nagusian.

Informazio bulegoa eta materialaren banaketa lokal eta ordutegi berdinean izango dira auzo guztietan: 10:00-13:00 eta 15:00-19:00. Hemen egutegi zehatza.