Hondakinen trataerari buruzko ikastaroa langabeentzat
2013/09/23Arrasateko Udalaren Enplegu Sailak herriko langabeei zuzendutako lanerako prestakuntza ikastaro bat antolatu du, hondakinen trataerari buruzkoa
Ikastaroak herriko langabe talde bat hondakinen trataerako prozesuetan trebatzea du helburu, eta Gizarteratze Hitzarmena sinatzeko baldintzak betetzen duten langabe arrasatearrei zuzenduta dago (RGI hartzaileak zein Gizarte Zerbitzuetako bezeroak). Ikastaroak hondakinen jasoketa motak, horien trataera eta berrerabilerarako prozesuak jorratuko ditu. 80 orduz luzatuko da, urriaren 28an hasita abenduaren 4 arte. Parte hartzeko baldintzak eta informazio gehiagorako, hemen klikatu.
Izena emateko epea, 2013ko urriaren 11a