Abisu laranja haizeagatik Arrasaten bihar, asteazkena
2024/10/08Arrasateko Udalak, Monterron eta Santa Barbara parkeak itxiko ditu
Bihar, urriak 9, asteazkena, abisu laranja aktibatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Gipuzkoako zenbait tokitan haizeagatik 15:00ak eta 20:00ak bitartean.
Ondorioz, Arrasateko Udalak, Monterron eta Santa Barbara parkeak itxiko ditu, zuhaitzak erortzeko arriskuagatik. Halaber, Udaletik gomendatu dute abisua tentu handiz hartzea eta kontuz ibiltzea. Besteak beste hiriko zuhaitz-eremuak edo mendialdeak saihestea gomendatzen da, baita loreontziak erretiratzea erortzeko arriskua dagoenean. Aldamioak dauden guneak ere saihestea gomendatu dute.