Musakolako Jubilatu Etxeko taberna ustiatzeko lehiaketa deitu du Udalak
2014/05/23![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/musakolako-jubilatu-etxeko-taberna-ustiatzeko-lehiaketa/@@images/fdbf8b0d-d5fb-4238-b5eb-0b9cc52e97f2.png)
Interesatuek ekainaren 7ra arteko epea dute izena emateko
Arrasateko udalak, Musakolako Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna erabiltzea eta ustiatzea baimentzen dio kontzesionarioari.
Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da, eta beste urte batez luzatu ahal izango da, gehienez ere lau izan arte.
Izen-ematea BAZ-en egingo da honako eskaera hau aurkeztuz.