Atzeratutako erreziboak nola ordaindu

2020/04/19
Card image cap
COVID 19 pandemiak sortutako alarma egoerak hainbat aldaketa eragin ditu, horien artean, zerga eta tasa batzuk ordaintzeko epeak luzatzea.

Ondorioz, paperean bidalitako errezibo batzuk ez dira jada baliagarriak. Beraz, alarma egoera mantentzen den bitartean horrela ordainaraziko ditu Udalak erreziboak:

  • Ordain agiri helbideratuak zuzenean zordunduko dira Banketxeen eta Aurrezki Kutxen kontu baimenduetan.
  • Helbideratu gabeko ordain agiriak ordea, hurrengo pausuak jarraituz ordaindu ahal izango dira:

 

Ordain agiriak eskuratzea:

- Udalaren web orrian: “Tramiteak online” ataleko, “Erreziboak” aukeran klikatuz. Bertan azaltzen den bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak autentifikazio eta sinadura elektronikoak, BAK-ak, aldi baterako ematea ahalbidetu du. Beraz, hori ez dutenek bertan azaltzen den estekatik lortu dezakete BAKa eta ordain agiria eskuratu.

- BAZekin harremanetan jarrita (Biztanleen Arreta Zerbitzua), 943 25 20 00, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 19:30etara, edo baz@arrasate.eus posta elektronikora idatzita.

 

Ordainketa:

- Udalaren web orrian: “Tramiteak online” ataleko, “Ordainketa online” aukeran klikatuz.                    

- Jaurlaritzaren web orrian: www.euskadi.eus/nireordainketa

- Erakunde lagun­tzaileren kutxazain automatikoetan.