Albisteak


Txiki-Txokoa itxita egongo da datozen egunetan

Txiki-Txokoan sartu dira ezezagun batzuk bart gauean, kalte ugari eginez. Ondorioz, itxita egongo da konponketa lanak egin bitartean. Arrasateko Udalak dagoeneko eman du konponketak egiteko agindua, eta hauek egin bezain laster irekiko da berriz ere.

Arrasateko Udalak, barraken ordez, puzgarriak eta jolasak jarriko ditu San Juanetan

Aurten Arrasateko Udalak esfortzu gehigarria egin du haur programazioa indartzeko. San Juan jaiak iraun bitartean, egunero izango da haurrentzako entretenimendu egitarauren bat. Egitarau osoa, baita haurrena ere, ekaineko lehen astean iragarriko da.

Aniztasun Mahaiko eragileek 2024ko Aniztasun Astearen egitaraua iragarri dute

Maiatzaren 15etik ekainaren 1era arteko egitaraua aurkeztu dute