Gazte Bulegoa, Gazte Bermea ekimenaren zentru kolaboratzaile

2016/05/11
Card image cap
Gazte Bermea ekimenak gazteei kalitatezko lehen lan edo formazio esperientzia eskaintzea du helburu

Gazte Bermean parte hartzeko, interesatuek alta emanda egon behar dute eta tramite hau Gazte Bulegoan egin daiteke jada, Gazte Bermearen zentro kolaboratzaile baita. 

Gazte Bermean alta emateko baldintzak:

  • 16-30 urte izatea izena ematen den unean.
  • Europar Batasuneko herritartasuna izatea.
  • Erroldatuta egotea Espainiako lurraldeko edozein herritan.
  • Lanik egin ez izana eskabidea aurkeztu aurreko 30 egun naturaletan.
  • Hilean 40 ordutik gorako heziketa-ekintzarik jaso ez izana eskabidea aurkeztu aurreko 90 egun naturaletan.
  • Hilean 40 ordutik gorako prestakuntza-ekintzarik jaso ez izana eskabidea aurkeztu aurreko 30 egun naturaletan.

Gero eta gehiago ari da eskatzen enpresa eta erakundeen aldetik Gazte Bermean alta emanda egotea, bai lanpostu bat lortzerako orduan, eta baita beste programa batzuetan parte hartzeko, LEHEN AUKERA programa kasu.

Horregatik Gazte Bulegotik gomendatzen diegu baldintzak betetzen dituzten gazteei ahalik eta azkarren izena eman dezaten, deialdi zehatzei itxoiten egon barik.

Gazte Bulegoaren ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 11:00-13:00 / ostirala 10:00-14:00
  • Astelehena eta osteguna: 16:00-19:00

Ekimenaren informazio zabalagoa: Gazte Bermea / Garantía Juvenil