Apirilaren 12an, egubakoitzean, TRAPU ZIKINAK antzezlana eskainiko du Lore More antzerki konpainiak, Emakume Txokoaren egitarauaren barruan.
2024/04/04Herri garbitokietatik abiatutako antzerki sorkuntza kolektiboa.
Lore More da 2018an sortutako konpainia nafarra bat, Maialen Diazek eta Mikele Urrozek osatutakoa.
Antzezlana sortu zen trapu zikinak garbilekuetan bildu eta lan egiten zuten emakumeen lanari omenaldi bat egitearen desirarekin. Herri garbitokietatik abiatutako antzerki sorkuntza kolektiboa.
“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, agerian uzten dute beste errealitate posible bat: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak.
Apirilak 12, egubakoitza, 19:00etan
Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) Auditoriumean
Sarrera doan. Euskaraz.