Familian Jolasean

2018/01/09
Card image cap
Igande arratsaldetan elkarrekin jolasteko gonbita egiten diegu 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei.

Udaleko Gazteria Sailaren programa honen helburua da familiei aukera eta gune bat eskaintzea guraso eta seme-alaben arteko harremanez era ludikoan gozatzeko. Kontuan hartuta batez ere asteburuak direla presarik gabe eta patxadaz familian gozatzeko tarteak, asmoa da neguko igandeetan, espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei elkarrekin partekatzeko jolasa eta aisialdia.

Familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera ere bada Familian Jolasean, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta.

Aurreko urteetan, hitzordua hilean behin bazen ere, aurtengo berrikuntzetako bat da neguko igandetan, igandero antolatzea Familian Jolasean. Horrela, urtarrilaren 14tik martxoaren 11ra bitartean, 8 saio egitea.

Aurtengoan bereziki familien partehartzea bilatu nahi dugu, proposamenak egin eta gauzatu ditzaten, betiere hezitzaileen laguntzarekin.

Igande arratsaldetan elkarrekin jolasteko gonbita egiten diegu beraz 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei. Doanekoa da eta bertan azaltzen diren familia guztiak ongi etorriak izango dira. Dena den, izena ematea beharrezkoa ez den arren, eskertuko genuke parte hartzeko asmoa dutenek inskripzio fitxa betetzea, ludoteketan, Gazte Bulegoan edo on-line.

 

FAMILIAN JOLASEAN. 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiak
Eguna: domeka
Ordua: 17:00-19:00
Egutegia: urtarrilak 14, 21, 28 / otsailak 4, 18, 25 /martxoak 4, 11
Lekua: Okendoko ludoteka