Arrasateko Udalaren adierazpen instituzionala
2024/02/27Arrasateko Udalaren adierazpen instituzionala, atzo herrian izandako lan istripu hilgarriaren aurrean.
- Arrasateko Udalak aho batez adierazten du atsekabea atzo arratsaldean herrian izandako lan istripu baten ondorioz hil zen langilearen heriotzagatik, eta doluminak helarazi nahi dizkie hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei. Halaber, lan istripuen aurkako salaketa publikoki egiten du, eta Eusko Jaurlaritzako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea den OSALANi eskatzen dio heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
- Ezbeharra kolpe latza izan da herriarentzat, baina bereziki langile guztientzat.
- Beharrezkoa da langileen osasun eta segurtasun neurriak bermatzea, horregatik, erakunde guztiei elkarlana eskatzen die hau betetzeko, eta konpromiso garbia erakusten du laneko arriskuen prebentzioko jardunbide egokiei buruzko proiektuak bultzatzeko, lan administrazioarekin, eta sindikatuekin eta patronalekin koordinatuta.
- Arrasateko Udalak ere bat egingo du istripu tamalgarri hau salatzeko, eta hildakoaren familiari elkartasuna eta babesa adierazteko ekimenekin, eta herritarrak horietan parte hartzera animatzen ditu.