Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean”

2022/06/08
Card image cap
Obrak 2021eko azaroan hasi ziren, eta 2 urteko epea dago proiektu osoa exekutatzeko. Lana 9 fasetan banatu da, eta aurreikusten da fase bakoitzak 2 hilabete eta erdi behar dituela obra exekutatzeko

Zuntz optikoa Arrasateko herrigunean instalatzeko prozedurak aurrera jarraitzen du. Arrasateko Udalak, Alde Zaharrean zuntz optikoa hedatzeaz arduratzen den Zener Plus SL enpresarekin batera, nabarmendu du “eremua oso konplexua dela eta proiektuak auzotarren baimenak behar dituela. Horrek guztiak administrazio eta bilera lan handia eta nekeza eskatzen du, inplikatutako alderdi guztiekin akordioak lortzeko. Obrak aurrera doaz eta zuntz optikoa herriko herrigunera iritsiko da proiektuaren hasieran egindako aurreikuspenen arabera”.

Obrak 2021eko azaroan hasi ziren, eta 2 urteko epea dago proiektu osoa exekutatzeko. “Obrak erritmo onean doaz, baina, horretarako, beharrezkoa da auzotarren laguntza, baimenak azkar eman ditzaten eta, horrela, ezarritako kronograma bete dezaten” adierazi dute.

Zener Plus SL enpresak azaldu duenez, “harremanetan jarri behar dugu zuntza optikoa atarietan jartzeko baimena eman duen etxebizitza bloke bakoitzarekin, proposamen bat helarazteko, hau da, zuntza optikoaren instalazioa atari barruan nola geratuko den azaltzeko, eta bizilagunen komunitateak baimena eman behar du hori gauzatzeko. Horregatik, garrantzitsua da bizilagunen bizkortasuna eta konpromisoa”.

Hona hemen zer plan dagoen zuntz optikoko obrak eta instalazioak exekutatzeko:

  1. 1. fasea: Ferrerias kaleko 34tik 56rainokoa eta bakoitiak: eginda dago, eta une honetan Masmovil-en esku dago, dokumentu guztiak ikuskatu eta estaldura emateko. Azken prozesu horrek 2 eta 3 hilabete artean irauten du. Uste da irailetik aurrera etxebizitza bloke horiek zuntza eskatu ahal izango dutela.
  2. 2. fasea: Maalako errebaleko 27tik 35erainokoa: eginda dago, eta une honetan Masmovil-en esku dago, dokumentu guztiak ikuskatu eta estaldura emateko. Azken prozesu horrek 2 eta 3 hilabete artean irauten du. Uste da irailetik aurrera etxebizitza bloke horiek zuntza eskatu ahal izango dutela.
  3. 3. fasea: Ferrerias kaleko 32tik 2rainokoa eta bakoitiak: abian da eta laster amaitzea espero da.
  4. 4. fasea: Erdiko kaleko 1etik 32rainokoa: laster exekutatuko da. Zener-eko arduraduna harremanetan jarriko da komunitateko arduradunarekin, hark proposamenari baimena eman diezaion.
  5. 5. fasea: Erdiko kaleko 34tik 60rainokoa eta bakoitiak + Gazteluondo 3tik 13rainokoa. 4. fasea amaitutakoan hasiko dira.
  6. 6. fasea: Iturriotz kaleko 18tik 30erainokoa eta bakoitiak. 5. fasea amaitutakoan hasiko dira.
  7. 7. fasea: Iturriotz kaleko 1etik 7rainokoa eta bakoitiak. 6. fasea amaitutakoan hasiko dira.
  8. 8. fasea: Olarte kaleko 18tik 6rainokoa eta bakoitiak. 7. fasea amaitutakoan hasiko dira.
  9. 9. fasea: Maalako errebaleko 23tik 1erainokoa eta bikoitiak. 8. fasea amaitutakoan hasiko dira.

 

Fase bakoitzak 2 hilabete eta erdi behar ditu exekutatzeko.

Kontratu honen prezioa, guztira, 189.253,02 eurokoa da, BEZ barik, eta udala ordaintzen ari da egindako obra-tarte bakoitzeko, exekutatutako obraren ziurtagirien bidez.