Udal gobernuak (EAJ-PNV – PSE-EE) irmoki gaitzetsi du Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekuko sutea, eta egileei eskatzen die arrasatearrekin gizalegea eta errespetua izateko.

2021/07/13
Card image cap
Uztailaren 11n, goizaldean, su eman diete bost edukiontziri Jose Maria Arizmendiarrieta paseakeluan, eta automobil bi erre dira.

Horrelako ekintzen aurrean, Arrasateko udal gobernuak beste behin egileei eskatu gura die errespetua izateko eta gizalegez jokatzeko. Izan ere, gobernu taldea lanean ari da errespetuan oinarritutako herria eraikitzen, eta horrelako ekintzek ez dute lekurik Arrasaten. Eskaera publikoa egin diete egileei molde zahar horiek atzean utzi ditzaten, izan ere,  errespetua eta gizalegea dira, hain zuzen, elkarbizitzaren oinarrizko printzipioak.

Arrasateko herriak ez du horrelakorik onartzen. Ulergaitza da ekintza bera, baita helburua ere, herritarren bizitza arriskuan jarri da eta. Sugarrak etxebizitzetatik gertu zeudenez, hango bizilagunak etxetik atera behar izan ziren beren segurtasuna bermatzeko, sutea itzali arte. Onartezina da. Lehen solairuko etxeak kalte materialak izan ditu.  

Udal gobernuak eskatu du errespetua, eta gizalegezko bideak erabiltzea adierazpenak egin gura izanez gero. Aldarrikapenak mila modutara egin daitezke inoren segurtasuna eta bizitza arriskuan jarri barik. Badago aukerarik, eta gobernu galdeak horrela egitea exijitzen du.

Hori ez da bidea, eta udal gobernuak argi eta ozen aldarrikatu gura du halako jarrerek eta ekintzek ez dutela lekurik gaur egungo gizartean. Arrasateko Udalak aurrera egin gura du,  errespetuan oinarrituta, guztion elkarbizitza bermatzeko.