Zabalik da epea Abaroa Jubilatu Etxearen taberna aretoa ustiatzeko lehiaketan izena emateko
2019/05/29Eskabideak BAZen edo Herritarren Atarian aurkeztu daitezke, hilaren 12ra arte
Arrasateko Udalak, Abaroa Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.
Eskaintzak aurkeztea
Proposamenak aurkeztu beharko dira Herritarren Atarian edo BAZ-en (Biztanleen Arreta Zerbitzua), Herritarren Atarian dagoen izen-emate orriaren modeloa jarraituz, ekainaren 12ra arte.