Udalak langabe bat kontratatuko du: pintorea
2017/11/29Egitekoa
Kirol Sailak kudeatzen dituen instalazioetan hainbat pintaketa lan.
Kontratuaren ezaugarriak
Kontratua aldi baterako izango da (4,5 hilabete, lanaldi osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoienean erroldaturik egotea, lehentasuna eemango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
Probak bukatutakoan, zerrenda bi egingo dira, puntuazio ordenan, probak gainditu dituzten izangaiekin:
- 1) Gai diren izangaien zerrenda, Arrasaten erroldatuak.
- 2) Gai diren izangaien zerrenda, Debagoienean beste udalerri batzuetan erroldatuak.
Epaimahaiak egingo du, lehenik eta behin, kontratazio proposamen bat lehen zerrendako izangaien alde (Arrasate), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak+probak).
Ez badago gai den izangairik zerrenda horretan, kontratazio proposamen bat egingo du 2. zerrendako izangaien alde (Debagoiena), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak+probak).
- Gida baimena.
- Urtebeteko lan-eskarmentua Pintorea lanetan.
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28). Horren arabera, izangaiak kolektibo hauetako batekoak izan behar dira:
- 35 urte edo hortik beherakoak
- 45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa gutxienez 6 hilabete eman badute
- 55 urtetik gorako pertsonak
- luzaroko langabeak
- gizarte-bazterketa jasatzeko arriskua duten pertsonak
Izangaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Azaroaren 28tik abenduak 5era, biak barne.
Izangaiaren azkeneko aukeraketa
Izangaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu,lan eskaintzen ataleaneta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Gartzia maisu-maistra 8
Tel.: 943 252000